Bi humanista UNESCOn

Gure bazkideak

2016/06/18

Bi humanista UNESCOn

UNESCO Etxearen 25. urteurrena dela eta, maiatzaren 24 eta 26an Bilbon omenaldia egin zaie UNESCOn lanean aritu ziren bi intelektual bizkaitarri. 

“Bi humanista UNESCOn” zikloko lehen egunean Eusko Ikaskuntzako bazkide izan zen Alberto Onaindiaz (1902-1988) hitz egin zen. Adolfo Arejita (Labayru Fundazioa), Iñaki Goiogana (historialaria) eta Koldo Ordozgoiti (kazetaria).

Maiatzaren 26an José Miguel Azaolak hartu zuen protagonismoa (1917-2007), Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria 2000. urtean eta UNESCOko funtzionario lanetan aritua 1963tik 1977ra bitarte, lehenengo Dokumentu eta Argitalpen Departamentuko teknikari gisa eta ondoren Egile Eskubideei buruzko Nazioarteko Informazio Zentroko buru gisa. Jesús Zubiaga (Sancho El Sabio Fundazioa), Joseba Agirreazkuenaga (EHUko Historia Katedraduna), Alfonso Carlos Sainz de Valdivielso (Real Academia de Bellas Artes de San Fernando eta Zientzia Moral eta Politikoen Akademia) eta Juan Ramón Azaolak (José Miguel Azaolaren semea eta editorea) parte hartu zuten.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp