Eusko Ikaskuntzak bazkideei zuzenduriko bilera informatzaileak burutu ditu lurralde-bulego guztietan, elkartearen eboluzioaz eta etorkizuneko proiektuetaz informatzeko helburuarekin.
Bilerak Iñaki Dorronsoro lehendakariak gidatuak izan dira, eta lurralde bakoitzean Kontseilu Errektorearen bokalak izan ditu lagun. Bileren egutegia ondorengoa izan da: otsailak 23an Donostian, 24ean Gasteizen, 25ean Iruñan, martxoak 1ean Bilbon eta bukatzeko martxoak 2an Baionan. Bertan bazkidego eta kolaboratzaileek informazio zehatza eskuratu dute elkartearen egoera ekonomiko eta orokorraz, eta galderak zein iradokizunak egiteko aukera izan dute.
Amaieran, lunch-aren bueltan elkarrizketa jarraitu ahal izan zuten.
