Eusko Ikaskuntza presente izan zen Akitania-Euskadi Euroeskualdearen Plan Estrategikoaren aurkezpenean eta Iñigo Urkullu lehendakariaren Gabonetako harreran.

Iñaki Dorronsoro presidentea eta Iparralde eta Gipuzkoako lehendakariorde Jean-Michel Larrasquet eta Jose Mari Arrazola, abenduaren 19an Hendaian izan ziren Akitania-Euskadi Euroeskualdearen 2014-20120 Plan Estrategikoaren aurkezpen ekitaldian. Ekitaldiko buru Iñigo Urkullu lehendakari eta Akitaniako Eskualdeko Kontseiluko Presidente Alain Rousset izan ziren. Plan Estrategiko berria Euskadi eta Akitaniako gobernuek beste lankidetza agenteen partaidetzarekin egindako elkarlanaren emaitza da. Bertan jasotzen dira 2014-2020 urte mugetan egitekoak diren jarduera eta ekimenak. Helburua Europar Batasuneko gune erabakigarrietarako bi lurraldeen posizioa eta pisua indartzea da eta Euroeskualdea mugaz gaindiko lankidetzaren dinamizazioan eta alor honetako proiektu eta ekimenen bultzatzaile gisa toki onean jartzea da.

