Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956)

Gure bazkideak

2021/12/20

Bonifacio Echegaray Corta (1878-1956)

Bonifacio Echegaray legelari, historialari eta idazlearen heriotzaren 65. urteurrena gogoratuko dute hainbat ekimenek.

1920tik Eusko Ikaskuntzako bazkide eta 1922tik 1936ra Euskal Zuzenbideko ataleko kide izan zen, eta 1930ean Estatutu berri bat idazteko eratu zen Autonomia Batzordeko kide ere izan zen.

Euskaltzaindiak, Zuzenbidearen Euskal Akademiak eta Sabino Arana Fundazioak mintegi bat antolatu zuten abenduaren 16an euskal intelektual garrantzitsu horren bizitzari eta lanari buruz. Aldi berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, hiru liburu argitaratu dira, bere ibilbidearen beste alderdi batzuk biltzen dituztenak: Lázaro Echegaray Eizaguirre bilobak idatzitako biografia, XIX. mende amaieran eta XX. mende hasieran Echegarayk argitaratu zuen euskarazko olerkiak eta gaztelaniazko kontakizunak dituen liburua, eta hirugarren liburu bat: Estudios de Derecho Privado Vasco, 1919-1951. Aurkezpena azaroaren 3an egin zen, Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp