Brusela eta Santiago: subiranotasun-gatazkak

Proiektuak

2022/05/20

Brusela eta Santiago: subiranotasun-gatazkak

Ekainaren 14an, Eusko Ikaskuntzaren eta Institut d’Estudis Catalans-en ekimenez egindako dokumentua aurkeztuko da Bruselan.

Azken bi urteetan, nazioartean ospe handia duten 80 adituk baino gehiagok hartu dute parte Europako subiranotasun-gatazken konponbide demokratikoari buruzko eztabaidetan. Hori subiranotasunaren lurralde-gatazkak ebazteko oinarrien dokumentuan gauzatu zen. Datorren ekainaren 14an dokumentu hau Europako erakundeen esparruan aurkeztuko da Bruselan.

Lehenago, maiatzaren 21ean, Santiagon, “Conflitos territoriais de soberanía en Europa” jardunaldia egin zen, Galiza Sempre Fundazioak eta Coppieters Foundation-ek antolatuta, Eusko Ikaskuntzaren lankidetzarekin. Praktika egokien eta gatazkak konpontzeko proposamenen dokumentua aurkeztuta ireki zen, eta, ondoren, mahai-inguru batean, Galizia, Euskal Herria, Eskozia eta Bretainiako gizarte mugimenduen ordezkariek hitz egin zuten. Azkenik, Europako Parlamentuko talde politikoetako bozeramaileek herrien eskubideak Europan artikulatzeko moduari heldu zioten.

Conflitos territoriais de soberanía en Europa

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp