Berri korporatiboak

2014/07/15

Denok Gai: Partaidetza txostena

Hiru lurraldeetan Denok Gai prozesuaren baitan egindako bileren azterketen ondorioak oso interesgarriak dira.

Denok Gai. Durango

Urtebete luzean zehar, Eusko Ikaskuntzak gogoeta eta eztabaida prozesu garrantzitsua egin du. Bertan erakundearen eta euskal zientzia eta kulturako aditu eta gizarte eragileak inplikatu dira. Denok Gai prozesuaren baitan lan bilerak egin ziren Euskal Herriko hiru lurralde politiko-administratiboetan (Baiona, Iruñea eta Durangon). Bertan, Euskal Komunitate Globalak aurre egin beharreko erronka nagusienen inguruko gogoeta egin zen eta aztertu ere Eusko Ikaskuntza, bere ezarpen, nolakotasun eta historiagatik, alor bakoitzeko zertan erantzun dezakeen erakunde eta pertsoneki elkarlanean arituz. Partaideen mailagatik eta ekarpenen pluraltasun eta balio intelektualagatik, Denok Gai prozesuko saioak oso probetxugarri eta garrantzitsuak izan ziren. Aplikatutako metodologiak bateratze eta akordio prozesuari mesede egin dio, beraz, identifikatutako gai desberdinen inguruan elkartze eta garapen puntuak ezartzea ahalbidetzen du. Partaidetzaren inguruko zenbait datu esanguratsuak dira. Zenbait datu kuantitatibori begiratuta, esan daiteke parte hartu zutenen %69,30 Eusko Ikaskuntzako bazkide zirela eta %30-70 inguru Eusko Ikaskuntzatik kanpokoak, erakunde edo gizarte eragileetako ordezkariak. Emakumeak partaideen %40,59 izan ziren. Lurraldeka, Euskal Autonomia Erkidegokoak %38,11 izan ziren, Ipar Euskal Herrikoak %24,75 eta Nafarroakoak %17,43. Honi, plataforma digitalen bidez inplikatu zen %19,80 gehitu behar zaio. Ekaineko bileren ondoren, Denok Gai prozesuak eduki eta gogoeta ugari jaso ditu. Irailetik aurrera alor bakoitzeko lan taldeak osatuko dira. Eusko Ikaskuntzako bazkideen inplikazio handia lortu nahi da, baina baita erakunde, elkarte, eta alor desberdinetatik ikerketak aberastuko dituzten entitate eta norbanakoena.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp