Pasa den martxoaren 10ean Baionako Euskal Museoan, “Diaspora Berria” erreportai-dokumentalaren emanaldia ospatu zen, bertaratutakoen artean interes bizia piztuz.
Eusko Ikaskuntzak abiatu duen "Eusko-diaspora" proiektuaren barne, lekukotasun bilketa baten eramailea da Audrey Hoc. Zergaitik euskaldunak atzerrira doazte gaur egun? Zeren bila? Euskara erabiltzen ote dute haien toki berrian? Zein da haien kultura? Nola mantentzen dute sorterriarekiko harremana? Galdera horien erantzunak ikusi ziren bost gertaldietako sail berezi hortan. Sailaren laugarren (Uruguay) eta bostgarren (Tailandia) gertaldietan hain zuzen ere. Euskal diasporaren aurkezpena pertsona desberdinen bitartez.
