Berri korporatiboak

2014/01/01

DiKomA amaitu berri den interbentzio fasean 130 pertsonek parte hartu dute

Abian jarri den DiKomA proiektuko interbentzio faseak udalerri mailan herritarrekin esku-hartzea bideratzea hizkuntza-ekologiaren ezagutza hedatzea eta horren bidez, herritarrek hizkuntz komunitate gisa osatzen duten sistema trinkotzen eta ahalmentzen laguntzeko helburua du.

Guztira 130 herritarrek parte hartu dute DiKomA proiektuaren interbentzio fasean Errenteria, Zumaia, Oñati eta Bermeoko Udaletan burutu dena. Udalerri bakoitzean bi saio egin dira; lehenengoa, herriko eragileekin eginiko formakuntza saioak izan dira, EkoLinguA dinamizazio-jokoa ezagutarazi eta metodologia honen bidez. PlayDecide motako materialaren egitura eta metodologian oinarritu da eta eztabaida-joku eta metodologia baten inguruan, gizarte eta zientzia alorreko eztabaidetan herritarren parte-hartzea sustatzea izan du helburu.

Jarraian, udalerri bakoitzean, herritarrekin esku hartze saioa jarri zen abian. Erakunde eta arlo ezberdinetako 30/40 pertsona esanguratsu bildu dira eta aniztasuna bermatzea izan da helburu nagusi. Euskaldunek eta erdaldunek, belaunaldi desberdinetako pertsonak eta formakuntza anitzeko herritarrek bat egin dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp