Gratxina Lertxundi, Benito Lertxundiren alabak jaso du ohorezko Makhila bere aitaren izenean eta Txomin Dhersek Gazte Saria.
2019an, Eusko Ikaskuntzak eta Donibane Lohizuneko hiriak beren engaiamenduak berritu zituzten baita hitzarmen berria izenpetu ere. Eusko Ikaskuntzaren parte hartzea sustatuz, Donibane Lohizuneko hiriarekin lankidetzan antolaturiko ekitaldi zientifiko eta kulturaletan.
Hitzarmen honen karietara, Donibane Lohizuneko hiriak eta Eusko Ikaskuntzak sariketa berriak sortu dituzte, bi instituzioek musikarekiko duten atxikimenduari balioa emendatuz.
Bi sari hauek sortu dira, eskualdeko musikariekin hausnarketa eramanez gero :
Aurten ohorezko saria Benito Lertxundik jasoko du eramandako ibilbide bikainarentzat eta Txomin Dhersek jasoko du gazte saria.
Sarien emanaldia otsailaren 1ean, 11:30tan iragan da Tanka aretoan Donibane Lohizunen.
Zeremonia 11 :30etan hasi da Donibane lohizuneko auzapezak harrera eginik. Eusko Ikaskuntza eta Donibane Lohizuneko herriko etxeek haien atxikimendua kultura eta bereziki musikari azpimarratu dute eta bi sarituen ibilbide paregabea oroitarazi dute.
Gratxina Lertxundi, Benito Lertxundiren alabak jaso du ohorezko Makhila bere aitaren izenean. Txomin Dhersek gazte saria jaso du eta berekin lankidetzan aritu diren guztiak ohoretu ditu bere eskerretan.
Zeremonia bukatzeko Txomin Dhersek, Jean-Claude Enrique (Ttipia) rekin txalaparta parte eman dute eta zeremonia bukatzeko Begiraleak taldeko dantzari eta musikariek ohorezko agurra egin diete.
Zermoniaren ostean zintzur bustitze bat eskaini da parte hartzaile eta gomitei.