Berri korporatiboak

2013/04/01

Donostia 1813

Eusko Ikaskuntzak Donostiaren suntsiketaren 200. urteurrenean antolatutako programa akademikoari hasiera eman zaio martxoan zehar eta apirilaren 11an izango da hurrengo hitzaldia.

Jose Antonio Azpiazu historialariak eman zion hasiera iragan den martxoaren 7an Donostiako Pleno Aretoan Las/los donostiarras ante el desastre de 1813 izenburuko hitzaldia eskaini zuen Nerea Azurmendi kazetariak aurkeztuta. Lola Valverde historialariak aldiz, martxoaren 14an Donostiako Okendo Kultur Etxean "Falsos libertadores, auténticos verdugos: las violaciones sistemáticas de las mujeres en el marco del designio de exterminio de la población civil en la toma e incendio de San Sebastián, 1813" hitzaldia eskaini zuen.

Hurrengo hilean aldiz, Felix Luengo historialariak Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa, San Jeronimo Kalean emango du hitzaldia "Proyectos y realidades, la reconstrucción de la ciudad de San Sebastián" izenburupean. Apirilaren 11an Iosu Txueka historialariak aurkeztuko du hitzaldia arratsaldeko 19.00etan. Horrez gain, Tragediaren bidearen atzetik: paseo bat Donostiaren setio, suntsiketa eta berreraikuntzaren eszenategietan barrena izenburupean 1813ko gertaerak protagonizatu ziren txoko eta toki nagusietan zehar bisita egingo duen ibilbidea izango da, maiatzaren 19an, ekainaren 9an eta 16an, 10:00etan, euskaraz eta gaztelaniaz.

Ikusi gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp