Berri korporatiboak

2011/11/01

Durangoko Azoka

1982tik, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren ekitaldi guztietan egon da Eusko Ikaskuntza. Aurtengoa abenduaren 4tik 8ra egitekoa da, galiziar kultura gonbidatua izango duelarik. Oraingo honetan Eusko Ikaskuntzak bi estandekin parte hartuko du (Artekale 31n eta 32an kokatuak). Horietako batean Elkartearen argitalpen funtsa erakutsiko da, bereziki azken berritasunak. Bigarren estanda gune elektronikoan egongo da, non bi ordenagailuren bidez online argitalpen eskaintzaren aukera bat erakutsiko den.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp