Egituraketa Sozio-Politikoa eremua osatzen duen lan-taldeak hausnarketaren bideari hasiera eman dio oinarri eta asmo sendoak finkatuz.

Martxoaren 20an Baionan izan zen bilkuran, lurraldetasuna eta disziplinartekotasunaren isla den lan-talde honek, Egituraketa Sozio-Politikoa eremuaren bideari hasiera eman dio oinarri sendoak finkatuz.
Bilkura horretan, lanketa proposamen bat zehazteaz gain, lanketa horrek oinarri izango duen filosofia azpimarratu zen. Filosofia honek bi funtsezko oinarriak gordetzen ditu:
- Aniztasunaren kudeaketa eztabaida partekatua bideratzeko helburuarekin.
- Lurraldetasunaren teoria berritzaileak eraikitzea euskal lurraldeetako gizarte eragile eta herritarrekin batera osatuz eta zabalduz modu partehartzailean.
Finkatutako oinarri hauen estalpean honako lanketa proposamena garatzea aurreikusten da:
- Lurraldetasunaren teorizazio berritzailearen lanketa (lurralde XXI. mendean): kohesioa, elkarlana, kooperazioa kontzeptuak landuz.
- Praxien mapa eta AMIA egituratzea: Harreman, esperientzia eta erabaki sareak (formalak eta informalak) identifikatu eta jaso egitura orokorra irudikatuz. Arlokako diagnosia eta tokian tokiko premiak identifikatuz.
Antolaketa juridiko instituzionala: Europako legislazioa eta dinamikak aztertu Euskal Herritik nola aplikatu daitezkeen aztertzeko.
Proposatzen diren ekimenek irudikatzen duten prozesua herritarrekin eta beste erakunde batzuekin batera landuko da. Prozesu honek izango dituen pausuak eta markatuko diren helburuak eta metodologiak definitzen joango dira apirilean izango den hurrengo bileran.
