Berri korporatiboak

2007/03/01

EI-EK Saria

*Humanitate,Kultura,Arteak eta Gizarte-Zientzien Saria

Curriculum vitae gailenari ematen zaion Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxaren XIII. Sarirako hautagaiak jasotzeko epea zabaldu da. Humanitate, Kultura, Arteak eta Gizarte-Zientzien alorrean jardueran dauden zientzia ikertzaile eta kulturaren pertsona ospetsuek izango dute sari hori lortzeko aukera. Sarituriko pertsonak Euskal Herriko garapen kulturalari modu eraginkorrez laguntza ekarria izan beharko du bere obra osoaren bidez.

Interesatuak berak, erakundeek edo unibertsitate sailek edo zientzia eta kultura erakundeek aurkeztu ahal izango dituzte hautagaiak. 18.000 euroko sari bakarra emango da. Hautagaiak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaitzen da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp