EKINEZ, elkarren arteko hausnarketa-gunea

Proiektuak

2016/10/06

EKINEZ, elkarren arteko hausnarketa-gunea

“Ekonomia Berriak” mintegiaren ospakizunarekin bost dira orain arte EKINEZ proiektu nagusiaren baitan, bost ikerketa egitasmoen garapena jasotzen duenak, garatutako foroak.

EKINEZ (2016 - 2018) izenarekin biltzen ditugu Eusko Ikaskuntzak hemendik 2018ra burutuko dituen bost ikerketa egitasmoak, erakundearen eremuen baitan definitutakoak.

Euskal gizartearekin batera ekinez sortuko dugun ezagutza partekatuaren aurkezpena eta debatea  2018an ospatuko dugun mendeurrena eta XVIII. Kongresuaren markoan burutuko da.

2018a eta XVIII. Kongresua gure ekimenaren lehenengo mugarri garrantzitsu gisa jarrita, aurretik ditugun hiru urte hauek aro eraikitzaile eta proaktibo batean kokatzen gaituzte.

Ekinezek biltzen dituen bost ikerketa egitasmoak zertan diren ezagutzeko, sartu bakoitzaren gunean:

Gaur arte, bost foro ospatu dira guztira. Horietariko lehenengoa, “Kohesioa eta elkarkidetza: Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuria” egitasmoaren baitan jasota iragan den martxoaren 5ean ospatu zen.

Bigarrena, “Garapen sozio-ekonomikoa: Euskal gizarte eta enpresa ereduak” ikerketa proiektuari zegokiona, maiatzaren 12an Donostian burutu zen.

Hirugarrena, “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea” ikerketa egitasmoaren etorkizuneko lehenengo foroa pasa den ekainaren 23an burutu zen Donostiako Carlos Santamaría Zentroan. Aukeratutako gaia Hiri Sortzaileak: aktoreak, azpiegiturak eta politikak izan zen.

Laugarrena, “Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea” ikerketa egitasmoaren etorkizuneko bigarren foroa pasa den irailearen 23an burutu zen Baigorrin. Aukeratutako gaia Etorkizuneko Diaspora.

Azkenik, Garapen sozio ekonomikoa: euskal gizartea eta enpresa ekimenaren baitan kokatzen den "Ekonomia berrien" inguruko mintegia.  

 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp