Elena Casiriain Iturriria, Ikergazte Saria

Gure bazkideak

2025/07/16

Elena Casiriain Iturriria, Ikergazte Saria

Mugalur proiektuaren inguruan euskal esparruko mugako bizipenekin eta iruditeriekin lotuta egindako lanagatik saritu dute bazkidea.

Bilbon, maiatzaren amaieran, Ikergazteren seigarren edizioa egin zen, Udako Euskal Unibertsitateak bi urtean behin antolatzen duen diziplina arteko kongresua, euskal unibertsitateen laguntzarekin, ikertzaile gazteek euskaraz egiten dituzten goi-mailako ikerketak ezagutarazteko.

Edizio honetan 250 gaztek hartu zuten parte eta 151 ikerketa aurkeztu ziren, eta horien artean aipagarrienak saritu ziren. Humanitate eta Artearen alorrean, Elena Casiriain Iturririak jaso zuen aitortza "Mugalur proiektua: mugaldeetako bizipenak eta mugaren iruditegiak Euskal Herrian" lanagatik.

Elena Antropologian doktoregaia da EHUn eta Toulouseko Jean Jaurès Unibertsitatean, eta Eusko Ikaskuntzako bazkidea, hain zuzen ere bertan parte hartu du “Euskal nortasuna(k) XXI. mendera begira” programan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp