"Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon, 1800-1936"

Gure bazkideak

2021/02/10

"Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon, 1800-1936"

UPV/EHUk kaleratutako liburua, Joseba Agirreazkuenaga, Mikel Urquijo eta María José Villa irakasleek argitaratu dute.

Bilbo zaharraren irudiekin modu erakargarrian ilustratutako liburua da "Emakume bizkor eta eraginkorrak Bilbon, 1800-1936", eta emakumeak politikarekin, lanarekin eta hezkuntzarekin lotuta duen egoera errepasatzen du. Horretarako, hainbat esparrutan nabarmendutako eta belaunaldi desberdinetakoak diren hamar emakumeren biografietaz baliatzen da: Bizenta Mogel (1782-1854), Casilda de Iturrizar (1818-1900), Juana Whitney (1857-1945), Adelina Méndez de la Torre (1871-1960), Benita Asas (1873-1968), Virginia González (1873-1923), Marcelina Elesgaray (1877-1962), Sorne Unzueta (1900-2005), Ticiana Iturri (1904-1969) eta Haydée Aguirre (1907-1998).

Eskuratu hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp