
Bahia Blancako Union Vascak otsailaren 1ean jaso zuen ENE SARIA 2012, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko eguna dela eta urtero ematen duen saria.
Eusko Ikaskuntzako kanpo harremanetarako arduraduna den Ana Isabel Ugalderen eskutik jaso zuen saria Miren Josu Uriartek, Union Vascako ordezkariak.
Union Vasca (Bahia Blanca) duela 110 urte jaio zen. Euskal Herritik joandako lagun batzuk bilduak ziren haien aintzineko ohiturak, musika, kirola eta dantzak itsasotik bestalde bizirik mantentzeko. Egun etxeak 600 bazkide biltzen ditu, gutxi gora behera.
2006tik ENE SARIAk Euskal Herritik kanpoko erakunde bat saritzen du euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lanagatik. Sari honi esker onarpen publikoa eta Nestor Basterretxea artistak diseinatutako anagrama eskultorikoaren erreprodukzioa jasotzen da.
