Berri korporatiboak

2008/12/01

ENE

Ekintza programa

Euskararen aldeko lan urte osoaren amaiera bikaina: horrela planteatu du Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunerako ekintza programa. Gure erakundeak, 1949an jardunaldiaren bultzatzaile izan zenak, urteko hitzordu honetan euskararen aldeko apostua bistaratu nahi izan du hainbat ekintzaren bidez. Gazte jendeari zuzendurik, parte komiki partizipatibo bat sortzeko lehiaketarako deia zabaldu zen, hartara Internet bidez iristeko modua egin zen eta,orobat, ikastetxeetan, euskaltegietan eta elkarteen artean banatu zen. Abenduaren 3an, Stanford-eko Unibertsitatean (Ameriketako Estatu Batuak) euskararen lege egoerari buruz Eusko Ikaskuntzak argitaraturiko liburu bat aurkeztu zen; liburu horretan nazioarteko hainbat espezialistak parte hartu dute. Eta urtero bezala, 2006tik, ENE Sari berri batek ezagutu egingo du kanpoko erakunde bat, euskararen alde mamituriko sustapen lanagatik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp