EntzunApp: trebatu mugikorrarekin gaitasun digitaletan

Ikastaroak

2022/04/05

EntzunApp: trebatu mugikorrarekin gaitasun digitaletan

Proiektuaren helburua 50 urtetik gorako pertsonak mugikorraren bidez gaitasun digitaletan trebatzea da, doako formakuntza bidez.

Egungo osasun-krisiaren egoerak aldaketak eragin ditu gure ingurunearekin elkarreragiteko genuen moduan, eta tresna digitalen erabileraren gorakada ahalbidetu du.

Horren ondorioz, lehen aurrez aurre egiten genituen gauza asko, administrazio-kudeaketak adibidez, modu digitalean egiten hasi dira. Aldaketa hori, gainera, azkar egin da, bizi dugun pandemiaren egoera dela-eta edozein kontaktu murrizteko helburuak bultzatuta. Ondorioz, aldaketa horiek alde handiak sortu dituzte adin digitalerako prestatuta dauden pertsonen eta prestakuntza digital baxua duten biztanleen artean.

Proiektu honen helburua da eten digital hori gutxitzea, trebatzea eta gaitasun digitalak ikasteko modu berri bat eskaintzea, eguneroko trebetasun digitalak hobetzen lagunduko dieten ariketa praktikoen bidez.

Hori dela eta, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Ikasplayk, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, EntzunApp proiektua abiarazi dute. WhatsApp bidez grabatutako programa edo podcast-etan oinarrituta, 50 urtetik gorako pertsonek mugikorraren bidez online izapideak mugikorrarekin egiten ikasiko dute, modu dinamiko eta entretenigarrian.

Hainbat podcast-etan zehar, Naiara eta Unai adituen laguntzarekin, eguneroko trebetasun digitalak hobetzen lagunduko diete. Formakuntza euskaraz edo gaztelaniaz egiteko aukera dago.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, sartu honako estekan.

Edo bestela, telefono honetara deitu edo WhatsApp mezu bat bidali: 943 21 23 69

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp