Erakunde bizitza: ekitaldiz jositako hilabeteak

Berri korporatiboak

2016/12/15

Erakunde bizitza: ekitaldiz jositako hilabeteak

Instituzio bilerak, hitzaldiak, irekiera ekitaldiak, sari emateak… Ugariak izan dira urtearen azken bi hilabetetan burututako ekintzak eta, betiko lez, Eusko Ikaskuntzak herriaren hazkunderako garrantsitzuak diren horiei babesa azaldu die.

Kontseilu Errektorearen bilera egin zen azaroaren 30ean Nafarroako Jauregian eta Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Nafarroako Gobernuko kontseilariak anfitrioi lanak egin zituen bileran bertan parte hartuz ere. Horrenbestez, bi erakundeen arteko harremana eta lankidetza finkatzen jarraitzen da, azken urteetan etenda izan dena. Bileran esku hartu zuen, halaber, Euskarabideko zuzendari-kudeatzaile Mikel Arregik. Aipatu beharra dago iragan irailean, Foru Gobernuak eta Eusko Ikaskuntzak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zutela 2016an kultur eta partaidetzako proiektuak aurrera eramateko.

Abenduari hasiera emateko eta gabon festeak girotzen hasten duen Durangoko Azokaren 51. edizioa izandakoaren sarrera ekitaldian parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzak abenduaren 2an, Durangaldeko Adiskideen Gerediaga Elkarteko lehendakari Nerea Mujikak zuzenduriko ekitaldian. Abenduaren 3an, Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteizko udalek, EUDELek eta UEMAK antolatutako 2016ko Euskararen Nazioarteko ospakizunetara gonbidatu zuten Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzaren lehendakaria Guggenheim Bilbao Museoan.

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Arte Ederretako Merezimendurazko Urrezko Dominak emateko ekitaldian Eusko Ikaskuntza ere egon zen hilaren 5ean, kulturari haren babesa emanez. Eta euskal kultura eta hizkuntzarekiko duen konpromisoa txalotze nahian, 10 egun beranduago, Ramon Saizarbitoriari Gipuzkoako Urrezko Domina banatzeko ekitaldian parte hartu zuen erakundearen lehendakaria Foru Aldundian bertan.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp