Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultura Hiriburuaren programan jasotako "2016 bidea" proiektuko bostgarren etapan izan zen Eusko Ikaskuntzaren Lehendakaria den Iñaki Dorronsoro.
Euriak ez zuen apaldu apirilaren 24ko hitzordua; mendi irteera Gernika-Lumotik Durangoraino. Historiaz eta altxor naturalez beteriko Bizkaiko basabide eta bidezkatan barne, gure lurraldeaz eta Eusko Ikaskuntzaz solasteko parada izan zuen bertako bidailagunekin. Hori guztia, aldi berean, "titiriteroek" girotutako emanaldi kulturalekin batera, bidea atseginagoa eginez. Ibilaldiaren ia 26km-etan, lokatsa irrifarre eta ixilunekin nahastu egin zen; igoera eta jeitsierekin. Guztia Bizkaia bezalako lurralde batek eskaintzen zituen ikuspegi ederrekin apainduta, udaberriaren xarma bidearen bazter bakoitzean biziki zainduta izanik. "2016 bidea" proiektuak euskal gizarteak berezkoak dituen mendizaletasunak eta kulturzaletasunak batzen ditu Euskal Herriko lurralde guztietako bide aberatsak eta bazter xarmangarriak, 32 etapetan banatuta, esploratzeko asmoarekin. Natura eta kulturaren arteko batuketa azpimarratzen duen ibilbidea osatzen du, eta urte honen urrira arte prestaturiko sorpresa eta ekintzekin ibili eta gozatzera animatzen du.
