Batzorde Eragilea
Eusko Ikaskuntzaren Batzorde Eragile berriak lehen bilera egin zuen urtarrilaren 16an Donostian, Miramar Jauregian. Bertan, Kudeaketa Planaren lehen zirriborroa izan zuten eztabaidagai, eta, halaber, 2009ko ekitaldiko hainbat antolamendu eta jarduera-alderdi aztertu zituzten.
Teresa del Vallek,azaroan egingo den Euskal Ikaskuntzaren XVII. Kongresuko lehendakariak, helburu orokorrei eta bereziei buruzko argibideak eman zituen, eta topagune garrantzitsu horretan Gizarte Garapen Iraunkorrerako Berrikuntzaren gaia jorratzeko erabiliko den metodologia zehaztu zuen.
Batzorde Eragileak,bestalde, urteko gastu-eta sarrera- aurrekontuaren aurrerapena ezagutu eta bilera-egutegia onartu zuen. Saioa bukatu aurretik, ekarpen-eta ikuspegi-truke interesgarria egin zuten.
