Berri korporatiboak

2010/09/01

Erakunde Bizitza

Ajuria Enean

Uztailaren 12an, Patxi López (1), Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak Batzorde Eragilearen ordezkari batzuk hartu zituen, horien buruan Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria zela.

José M? Muñoak EI-SEVren gaurko jarduera programa nagusiak eta etorkizunerako proiektuak azaldu zizkion Lehendakariari. Era berean, elkarlaneko lerroak indartzeko eta Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko proiektu kultural eta sozialetan elkartearen baliabidez laguntzeko nahia agertu zion.

Anaitasunezko jardunaldia

Uztailaren 21ean, urteroko irtenaldia egin zuten Eusko Ikaskuntzako eta bere Fundazioetako langileek (2). Arabako Lehendakariordearen ekimenez, oraingoan ibilaldi bat egin zuten Aiaraldean zehar, xarma handiko nahiz gutxi ezaguna den eskualdea delako. Kexaako Monasterioa, Artziniegako hirigunea eta bere Museo Etnografikoa bisitatu zituzten eta Arabako Lezama herrian bazkaldu zuten.

Zuzendari Kudeatzaile Berria

Unai Apaolaza Perez de Eulate (3) (Donostia, 1970) da Eusko Ikaskuntzako Zuzendari Kudeatzaile berria. Industria Ingeniaria (Antolakuntza Espezialitatea) Nafarroako Unibertsitatean, doktorea Mondragon Unibertsitatean, Project Management Professional sinestamenduaren jabea (proiektuen zuzendaritzako profesionalen munduko lehen elkarteak emana). 1998tik Goi Eskola Politeknikoko (Mondragon Unibertsitatea) Industria Antolakuntza saileko kidea izan zen. Horietaz gainera, proiektuen kudeaketa, hezkuntza eta ingeniaritzari buruzko hainbat argitalpenen egilea da.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp