Berri korporatiboak

2012/11/01

Erakunde bizitza

Hainbat erakundekin bilerak

Eusko Ikaskuntzako hauteskundeetan uztailaren 20an aukeratua izan zen talde berria, hainbat erakunderekin elkar ezagutza eta lankidetza bultzatze aldera, bilera desberdinak burutzen ari da. Besteak beste, iragan den irailaren 28an, Laura Igantzi, Euskal Artzaiak Ameriketan elkartearen zuzendaria, Asier Barandiaran, Nafarroako lehendakari ordea eta Amaia Nausia Eusko Ikaskuntzako langilea bildu ziren. Bilera honetan bi erakundeen arteko harremanak sendotzeko eta finkatzeko bide posibleak aztertzeaz eta etorkizunera begira sor zitezkeen proiektu eta ekimenetaz mintzatu ziren. Era berean, irailaren 5ean Javier Leoz Sanz, Iñaki Cabasés Hita, Itziar Gómez López eta Aitor Lakasta Zubero, Iruñeko zinegotziak Eusko Ikaskuntzako Nafarroako bulegora gerturatu ziren, Eusko Ikaskuntzako lehendakari den Iñaki Dorronsoro, Nafarroako Lehendakari orde den Asier Barandiaran eta Amaia Nausia Pimoulier elkarteko langilearekin biltzera. Batzar honetan Eusko Ikaskuntzaren talde berriaren aurkezpena egin eta etorkizunera begira elkarlanean egin daitezkeen proiektuen azterketa burutu zen.

Lan lerro honi jarraiki, Aranzadi Zientzia Elkarteko lehendakaria den Paco Etxeberriarekin bildu ziren Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria eta Gipuzkoako lehendakari orde den Jose Mari Arrazola irailaren 24ean. Azkenik, Magma erakunde finlandesaren ordezkaritzaren bisita probestuz, Iñaki Dorronsoro lehendakariak Eusko Ikaskuntzaren zeregin nagusiak aurkeztu zizkien eta era berean, Magma elkartearen xedeak ezagutu zituen.

Primeros encuentros institucionales

El presidente Iñaki Dorronsoro ha dado inicio a una primera ronda de entrevistas con las instituciones fundadoras de Eusko Ikaskuntza y las que principalmente respaldan su actividad al objeto de presentar el programa y prioridades del nuevo Comité Ejecutivo, recabar opiniones y aportaciones así como para ir generando un clima de diálogo, confianza y de trabajo en común.

En este contexto, el 25 septiembre se reunió con la Consejera de Cultura del Gobierno Vasco, Blanca Urgell, y el Viceconsejero, Antonio Rivera; y el 4 de octubre mantuvo sendos encuentros por un lado con el Secretario General de Lehendakaritza, Manuel Salinero, y por otro con la Diputada de Cultura de Araba, Iciar Lamarain, y la Directora de Cultura, Carmen Gutiérrez. Asimismo ha tenido ocasión de departir con representantes de Kutxabank en torno a los proyectos "Elkarbizitza-Convivencia" y "Auñamendi Eusko Entziklopedia".

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp