Bilera Instituzionalak
Azaroan zehar Eusko Ikaskuntzako Lehendakaria den Iñaki Dorronsoro eta Zuzendaria, Arrate Arin, hainbat erakundekin bildu dira, urrian hasitako bilera zerrendari jarraituz. Bilera hauetan dagokion lurraldeko lehendakariordeak ere parte hartzen du.

Azaroak 2an Enrique Maya, Iruñako alkatearekin bildu ziren. Ondoren, azaroak 7an Gipuzkoako Foru Aldundiko kultura zuzendaria den Garazi Lopez de Etxezarretarekin egon ziren. Azaroak 12an Josune Aristondo, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatuarekin eta Gonzalo Olabarria Kultura zuzendariarekin ikuspuntu eta lankidetza posibleez mintzatu ziren eta azkenik azaroak 16an Nafarroako Gobernuko Juan Luis Sanchez de Muniain kultura sailburua eta Ana Zabalegui kultura zuzendariarekin Nafarroako Gobernuarekin harremanak indatzeko bideari ekin zioten.
Bilera hauetan Eusko Ikaskuntzako talde berria, lan programa eta lehentasunak aurkeztu dira eta batez ere elkarlaneko aukerak identifikatu eta harreman jarraitu batzuen abiapuntua izan da.
Comité Ejecutivo - Batzorde Eragilea
El 19 de noviembre se celebró la reunión de Comité Ejecutivo en el Palacio Miramar, con dos puntos principales en el orden del día. El primero de ellos referido a la reflexión sobre el modelo de Eusko Ikaskuntza. Iñaki Dorronsoro presentó los objetivos de la reflexión, la metodología y el proceso a seguir, así como el cronograma previsto. Se trata de un programa de trabajo ambicioso en el que se llevarán a cabo entrevistas personales y reuniones territoriales, y que persigue la mayor participación posible de socios/as y otras personas del mundo de la cultura.

En el segundo punto se abordó otra de las prioridades marcadas por el nuevo equipo y ratificadas por la Junta Permanente: la disminución del presupuesto de gastos, con miras al ejercicio 2013, y el objetivo principal de equilibrar el presupuesto de gastos y de ingresos.
Comisión de Seguimiento
El 14 de noviembre se reunió la Comisión de Seguimiento del Acuerdo Marco, en el que presidido por Manu Salinero, el secretario de la Presidencia de Eusko Jaurlaritza, acudieron representantes de las Diputaciones de Gipuzkoa, Bizkaia y Alava, así como de los principales departamentos del Gobierno Vasco.
Eusko Ikaskuntza realizó un descargo del ejercicio 2012, adelantando una previsión de cierre económico y presentó un proyecto de presupuestos para 2013. Esta Comisión es una instrumento muy valioso para Eusko Ikaskuntza de cara a coordinar la financiación de los programas prioritarios en un marco interistitucional.
Institut D?Estudis Catalans
1996an sinatutako hitzarmenaren baitan, Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta zuzendaria, Iñaki Dorronsoro eta Arrate Arín, Institut d?Estudis Catalans-eko lehendakari eta lehendakariordearekin bildu ziren, Salvador Giner de San Julián eta Joandomènec Ros i Aragonès, iragan den azaroak 21an, Bartzelonan.
Bisita honen helburua bi erakundeen arteko harremana eta ezagutza berreskuratzea izan da, eta elkarlanerako bideak irekitzea. Bilera honetan bi erakundetako Batzorde Eragileak lan bilera batetan elkartzeko borondatea erakutsi zuten.
Manuel Lekuonari omenaldia
Manuel Lekuonaren heriotzaren XXV. urteurrenean Oiartzungo Udalak omenaldi bat egin zion iragan den azaroaren 7an. Bertan Oiartzungo alkatea den Aiora Perez de San Romanen harrera izan zen. Ostean, Manuel Lekuonaren bizitzaren berri ematen zuen bideo bat emititu zen eta familiartekoentzat ere tartea izan zen. Senideen hitzaldiaren ostean, Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidenteak eman zion amaiera ekitaldiari. Eusko Ikaskuntzaren ordezkari moduan Arrate Arin zuzendaria izan zen ekitaldian.
Euskaraz bizi nahi dugu
Kontseiluak antolatuta, iragan den azaroaren 29an Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean hainbat eragile eta erakunderen ordezkariak bildu ziren abenduaren 2an Donostian egin zen manifestaziora begira, euren atxikimendua adierazateko. Besteak beste, Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako lehendakariorde den Josemari Arrazola egon zen Eusko Ikaskuntza ordezkatzen.

