Jakiundek, Real Jardín Botanico-CSIC de Madrid-ekin elkarlanean, erakusketa bat antolatu du urtarrilaren 11ra arte.
Kimikan, musikan, psikologian, literaturan edo adimen artifizialean bikaintasuna lortu duten emakumeen erretratuak eta testigantzak biltzen ditu erakusketak.
Marina Palacio artistak argazki eta ikus-entzunezko formatuan bildu ditu Jakiunderen 26 akademikoren esperientziak, bizipenak eta gogoetak, horietako batzuk Eusko Ikaskuntzako bazkideak.
Jarduera osagarri gisa, irailetik abendura bitartean, jendaurreko solasaldi-ziklo bat egiten da Errege Lorategi Botanikoaren egoitzan bertan, hamar akademikoren eskutik, matematika, musika, polimeroak, mikologia eta arkeobotanika edo adimen artifizialaren inguruan.
