Berri korporatiboak

2015/02/13

Eredu Berria: Zuzendaritza Kolegiatua

2013 urte bukaerako Batzarrak onartutako Eusko Ikaskuntzaren Oinarrizko Eredu eta Egitura dokumentutik abiatuta, hiru alor handitan banatutako zuzendaritza organigrama diseinatu da.

Eredu Berria: Zuzendaritza Kolegiatua

Eredu honekin koherentzia mantentzeko, zuzendaritza berriaren funtzio nagusiak dira plan estrategikoak eta urteroko kudeaketa planak egin eta proposatzea, bai eta Kontseilu Errektoreak gainbegiratuta exekutatzea ere; Eusko Ikaskuntzaren oinarrizko kulturaren printzipio eta baloreak transmititu eta aplikatzea; koordinazioa eta balore katean integratutako kudeaketa bermatzea; lan taldeak (barrukoak, kanpokoak eta mistoak) eratu, lideratu eta ebaluatzea; epe luzerako estrategiei erantzuteko helburu eta lehentasunak zehaztea, eta, azkenik, aurrekontuaren jarraipen eta kontrola. Zuzendaritza Kolegiatu berriak Eusko Ikaskuntzaren prozesu garrantzitsuetan ezarritako zuzendariek osatzen dute eta, egun, hauek dira: Beatriz Akizu Aizpiri, Prospektiba, Estrategia eta Proiektu Berrien zuzendaria; Arrate Arin Tapia, Proiektu eta Pertsonen Garapeneko zuzendaria eta Arantza Cuesta Ezeiza, Sustapen eta Teknologia zuzendaria. Zuzendaritza Kolegiatuak urtero koordinatzaile bat aukeratuko du, urtero aldatzeko. 2015ean Beatriz Akizu Aizpirik hartuko du ardura hau.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp