Berri korporatiboak

2015/09/14

Eremu Nagusiak: bilerak

Bilera deialdia egingo da lurralde guztietan, Euskal Komunitate Globalean eragina duten erronkei buruzko ikerketa eta azterketarako Eremu Nagusiak programaren barruan.

Eremu Nagusiak

Udazkenetik aurrera, Eusko Ikaskuntzak bilera irekiak proposatuko ditu zenbait lurraldetan, gai zehatzen inguruan eztabaidak bultzatzeko. Saio horietan Eremu Nagusiak programaren baitan duela urtebete egindako lana aurkeztuko da, baita bost alor tematiko bakoitzean aukeratutako diziplina anitzeko edukietan sakondu ere: eredu sozio-ekonomikoa, egitura sozio-politikoa, errealitate sozio-politikoa, euskara etorkizunaren aurrean eta etorkizuna irudikatu. Deialdi hauetan Euskal Herriko etorkizunerako eszenatokiak gizartetik eta gizartearekin eraikitzeko ikuspegia zorrozteko faktoreak eta lehen elementuak identifikatuko dira. Era berean, bazkideak motibatu nahi dira modu aktiboan parte har dezaten, bai eta pertsona eta agenteak erakarri ere, finean, Eusko Ikaskuntza gizartera gerturatzeko. Landuko diren gaiak aurkeztu eta garatzeko bideoak, mahai-inguruak, hitzaldiak eta abar erabiliko dira. Kasu guztietan parte-hartze dinamikak erabiliko dira Eremu Nagusiak programarekin bat egin nahi duten pertsona eta eragile guztiekin.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp