Berri korporatiboak

2015/07/14

Eremu Nagusiak: gonbita gizarteari

Eremu Nagusiak programaren bilera irekia Baionan egin da lehen aldiz. Gainontzeko lurraldeetan errepikatuko da esperientzia, datorren udazkenean.

Eremu Nagusiak

Uztailaren 1ean, Eusko Ikaskuntzako bazkideak bildu ziren, Ipar Euskal Herriko kultur eta gizarte eragileekin batera, Baionako Maison des Associations-eko egoitzan. Eusko Ikaskuntzako Prospektiba, Estrategia eta Proiektu zuzendari Beatriz Akizuk saioa ireki zuen, Eremu Nagusiak programaren barruan egindako lanaren laburpenarekin. Sailaren baitan dauden bost eremuen lana laburbildu zituen, gaiak aukeratzeko aplikatuko dituzten irizpideekin batera. Hainbat ikerketa, trebakuntza eta zabalkunde jardueratan oinarrituko dira gai horiek. Ondoren, jarraian datozen hilabeteotan eman beharreko pausoak ezagutarazi zituzten.

Eremu Nagusiak

Bileraren bigarren partean, interesatzen zitzaizkien gai eta diziplinen arabera taldekatu ziren bertaratu zirenak, lan-taldeek ezarritako ildoei buruz eztabaidatu asmoz. Aurreikuspenen arabera, antzeko deialdiak egingo dituzte lurralde osoan zehar, irailetik aurrera; formatuak desberdinak izango dira, baina helburu berarekin: egiten ari diren lana aurkeztea eta gaika, edukietan sakontzea. Eusko Ikaskuntzako kideez gain, inplikatu nahi duten pertsonei eta eragileei parte hartzeko aukera eskainiko zaie.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp