Berri korporatiboak

2015/06/15

Eremu Nagusiak: osoko bilkura

Maiatzaren 21ean Eremu Nagusiak programaren barruan txertatutako lan eremuetako bost taldeen osoko bilkura izan zen.

Eremu Nagusiak

Topaketa, talde desberdinak osatzen dituzten pertsonen arteko interakzioa ahalbidetu, alor desberdinetan egindako elkarlana partekatu eta hurrengo pausoetan prozesuak jarraituko duen metodologia aurkezteko helburuekin antolatu zen. Beatriz Akizu, Eusko Ikaskuntzako Prospektiba, Estrategia eta Proiektu Berrietako Zuzendariak lanen aukeraketari begira jarraituko diren irizpideak zehaztu zituen. Euskal gizarteak gaur egun eta etorkizunari begira dituen erronka eta beharretara bideratutako edukiak lehenetsiko dira, diziplinen arteko garapena ahalbidetu eta ikuspegi anitza badute betiere. Zuhurtasun zientifiko handi baten ikuspegitik, egiteko moduan eta gerturatzean, berritzaileak diren proiektuak bilatzen dira; irizpide ekonomiko eta humanoen aldetik bideragarriak eta adituentzat erakargarritasuna izan dezaketenak. Aurkezpenaren amaieran ireki zen txandan, iritziak eta zalantzak plazaratu zituzten bertaratu zirenek. Argi gelditu zen lan paradigma berria desafio bat dela, zailtasunak dituela, baina zalantzarik gabe Eusko Ikaskuntzari balio erantsia ematen diola eta bere izaera eta misioarekin bat egiten duela.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp