
Lau taldeak hasi dira Euskal Komunitatearen arazo globalak aztertzen: eredu sozio-ekonomikoa (Arrate Arinek dinamizatu eta koordinatua), egitura sozio-politikoa (Beatriz Akizu), errealitate sozio-kulturala (Arantza Cuesta) eta euskara etorkizunaren aurrean (Koro Muro). Hauei bosgarren alor bat gehitu behar zaie, zeharkakoa, etorkizuneko eszenatokiak eraikitzeko lerro prospektiboak bilduko dituena: "Etorkizuna irudikatu" (Beatriz Akizu). Eraikitako nukleoetatik abiatuta, taldeak hazten hasi dira eta bazkide zein Eusko Ikaskuntzatik kanpoko pertsonekin hazi eta aberastu egin dira. Anbizio handiko programa honetan modu aktiboan parte hartu nahi duten guztiak gonbidatuta daude. Eusko Ikaskuntzaren lan alorreko zabalkunderako eta egitura osoa ikusteko modu gisa, epe laburrean, Eusko Ikaskuntza zer den eta bere jarduerak zeintzuk diren azalduko dituen liburuxka banatuko da. Erdigunean, zuhaitz forma duen diagraman (ikus erantsitakoa) alor bakoitzeko gaien garapena islatzen da, bai eta hauen oinarriak, Eusko Ikaskuntzaren "izaerarekin" bat datozenak: zorroztasun zientifikoa, belaunaldi arteko lana, erakunde arteko lankidetza, euskararen erabilera, diziplina artekotasuna, lurralde arteko zubia, hiritarrekiko harremana, genero ikuspegia eta independentzia ideologikoa.
