Berri korporatiboak

2015/02/13

Errealitate Sozio Kulturaleko taldea: ideia sorta

Eremu Nagusiak ekimeneko talde honetako lehen bi bileretan garatu daitezkeen hamabi gai baino gehiago atera dira. Komunean dutena interes aniztasuna da.

Eremu Nagusiak

Errealitate Sozio Kulturalataldea bitan bildu da Donostian, abenduaren 2an eta otsailaren 3an. Hurrengo bilera martxoaren 3rako aurreikusi da. Euskararen Etorkizuna taldea urtarrilaren 30ean bildu zen Donostian eta Etorkizuna Irudikatu izenekoa otsailaren 13an Bilbon bilduko da. Otsailaren 19an Eredu Sozio-Ekonomikoaren taldea elkartuko da eta 20an Egituraketa Sozio-Politikoa. Bi bilera hauek Baionan izango dira. Arantza Cuesta moderatzaile zutela, bi hitzorduetan ikuspegi desberdinak eta esperientziak mahaigaineratu ziren, guztiak alor sozio kulturalean koka daitezkeen gaiei buruzkoak. Besteren artean, jarduera plan bihur daitezkeen ideia hauek aurkeztu dira:
  • Humanitateen galeraren kostea.
  • Euskal Kultura digitalaren erronkak eta garapenerako estrategiak.
  • Jasangarritasunerako ingurugiro heziketa Liburu Zuria egitea.
  • Sareak eraikitzeko prozesu sozio kulturalak. Sarean aritzeko esperientziak aztertzea
  • Politikatik ez baizik eta kulturatik eraikitako oreka identitario berri baterantz.
  • Eredu sozial berria genero ikuspegitik. Jarduera positiborako planak. Eusko Ikaskuntzako ikerketek zein alderdi landu beharko lituzketen aztertzea.
  • Espiritualitatea eta Baloreak. Zer ulertzen dugu XXI. mendean espiritualitate gisa?
  • Identitatea eta Euskara.
  • Ondarea eta identitatea.
  • Nola azalerazi gutxi erabiltzen den Kultur Ondarea kultur industria eta industria sortzaileen zerbitzura.
  • Euskal Herriko mugimendu alternatiboen errolda.
  • Plan estrategiko ofizialen azterketa alor sozio kulturaletan.
  • "Euskal Fondoak": Baionako Mediatekatik proiektu koordinatzailea.
  • Eusko Ikaskuntzak egiten dituen "produktuentzat" kalitate marka bat ezartzea.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp