Eskubideak ikasten, giza eskubideei buruz hausnartzeko TikTok bideo lehiaketa

Berri korporatiboak

2024/05/21

Eskubideak ikasten, giza eskubideei buruz hausnartzeko TikTok bideo lehiaketa

Martxan da ‘Eskubideak Ikasten’ bideo lehiaketa TikToken, Unesco Etxearekin partaidetzan eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, 14-17 urte bitarteko gazteentzat antolatua, giza eskubideen inguruko ezagutza zabaltzeko eta bultzatzeko.

Parte hartzeko, gazteek planteatutako galdera hauetako bati erantzun behar diote: Zer dira zuretzat giza eskubideak? Zertan eragiten digute? Zein eskubide urratzen dira gure inguruan? Zer egin dezakegu hauek defendatzeko? Hartara, hogei segundo eta minutu bat arteko bideo bat grabatu beharko dute eta TikTokera igo #eskubideakikasten traolarekin batera eta @eskubideakikasten kontuari aipamena eginez. Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 31 da. Irabazleek Txalaparta Argitaletxean trukatzeko 50 euroko opari txartela eskuratuko dute. Euskaraz edota gaztelaniaz parte hartzeko aukera dago, eta hizkuntza bakoitzeko bideo onenak saria eskuratuko du.

Era berean, abian da YoGoe4Life proiektua. Dagoeneko 20 emakume parte hartzaileek bi asteetako jarraipena izan dute, non egunero Goenaga jogurt bat jan behar izan duten CGM (glukosaren etengabeko monitorizazioa) sentsore baten bidez. Ekimenak helburu hau du: A2A2 proteina duen jogurta egunero kontsumitzeak perimenopausiari lotutako ondorioetan duen eragina ulertzea, hainbat faktoreren jarraipena eginda. Ekimen hau elkarrekin garatzen ari dira Gaztaren Institutuak, Goenaga Esnekiak, Glucovibes eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz (Misioak) dirulaguntzari esker.

Bukatzeko, Asmoz Fundazioak ikastaro berri bat antolatu du eta ekainaren 10ean hasiko da: Adimen Artifiziala dokumentuen kudeaketan. Ikastaro hau Alejandro Delgado eta Alicia Barnard irakasle adituek emango dute.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp