Euskal Herriko lurraldeen arteko kohesioa aztertzen da, mugak aukera bihurtzeko ikuspegi berriak proposatuz, bereziki Europako integrazioaren eta klima larrialdiaren testuinguruan.
Eusko Ikaskuntzaren webgunean eskuragarri dago jada Euskal Herria, lurralde bizia eta mugaldea, klima larrialdiaren erronkaren aurrean. Mugak erronka eta aukera bihurtzen, lurralde kohesiotik eta herritarren partaidetzatik.
Urtebete baino gehiagoko lanean, Nafarroako Parlamentutik eta Gobernutik babestuta, gure lurraldean mugaren alde batean eta bestean dauden politika, estrategia, eragile eta entitateetara hurbiltzeko aukera izan dugu.
Lurralde kohesioa klima aldaketaren eta herritarren parte-hartzearen ikuspegitik jorratzen da, eta Europako gidalerroetara eta orientazioetara hurbilketa gauzatzen da modu mailakatuan, hurbileko errealitateak ezagutzeko eta entzuteko, gainditu beharreko muga-eremuetako berezko oztopoak daudela nabarmenduz. Era berean, hainbat eragilerekin eztabaidatzeko espazioak ireki ziren euren kezkak eta planteamenduak ikerketa emaitzetan jasotzeko. Azkenik, hortik abiatuta, ikasitakoa AMIA analisi batean laburbildu nahi izan da, hortik abiatuta proposamen zehatzak planteatu ahal izateko.
Ondorio nagusi gisa, Euskal Herriaren etorkizuneko lurralde kohesioak eta eskualde funtzional gisa egituratzeak duen garrantzia azpimarratzen da, bereziki larrialdi klimatikoaren testuinguruan. Lurralde laborategiak esperimentazio eta berrikuntza gune gisa proposatzen dira, kohesioa, gobernantza parte-hartzailea eta trantsizio jasangarria sustatzeko.
