Berri korporatiboak

2014/09/09

Estatutu berriak: azken erabakiak

Estatutu berriak hartzearekin batera, Eusko Ikaskuntzak eraginkortasuna, partehartzea eta erabakiak hartzeko prozesuak hobetu nahi ditu honela.

Estatutu berriak

Urte hasieran, Xabier Ezeizabarrena eta Jokin Bazabe bazkideak izendatu ziren Estatutuen aurreproiektua egiteko, etapa berri honetan izango diren eskaera funtzional eta beharretara egokitzeko. Pasa den uztailaren 28an Batzorde Eragilean aurkeztu zen aurreproiektua, eta ekarpenak gehitu zaizkie. Era berean, Batzordeari iraileko lehen hamabostaldirako bilera monografikorako deia egin zitzaion. Idazteko fasea bukatuta, Estatutu berriak bidaliko zaizkie bazkideei, ezartzen den epean, zuzenketak egin ahal izan ditzaten. Azkenik, Ezohiko Batzar Nagusia deituko da, seguru asko urte bukaera baino lehen, Estatutuak behin betiko onar daitezen.
Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp