Berri korporatiboak

2014/11/12

Estatutuak: Ezohiko Batzar Nagusia

Estatutuetan abenduko Batzar Nagusian hartutako erabakiak bildu dira, Eusko Ikaskuntzaren misio eta antolakuntzara egokitzeko.

Gurs

Pasa den urriaren 31n zabaldu zen bazkide komisio batek urtean zehar egin eta irailean Batzar Eragileak onartutako testuari zuzenketak egiteko epea. Bazkideek beren zuzenketak aurkez ditzakete korreo elektroniko edo posta bidez, azaroaren 21 baino lehen, horretarako prestatu den formulario bat erabiliz. Epe hori bukatuta, hil honetako azken astean bazkide eta Batzar Eragileak (Iñaki Dorronsoro, Josemari Arrazola, Jokin Babaze, Juan Luis Moragues, Begoña Gorospe eta Jean Claude Larrondek osatua) osatutako Komisio batek ekarpenak jaso eta aztertuko ditu eta sarean argitaratuko den testu berria egingo du. Behin betiko estatutuak abenduaren 19an, Donostiako Miramar Jauregian, 17.30ean lehen deialdian eta 18.00etan bigarren deialdian, eguneko gai ordena bakarrarekin deituko den Ezohiko Batzar Nagusiak onartu beharko ditu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp