Maitzaren 30tik 31ra iraganen da, Baionako arte eskolan, 2024ko Etnopoloaren kolokioaren alea. EKE eta Bordeaux Montaigneko unibetsitateak antolaturik "Herri kultura eta plaza ikusgarriak Ipar Euskal Herrian: zertan ote gira?" galderaren inguruan antolatua da jardunaldia.
Kolokioa hiru denboratan iraganen da. Maiatzaren 30ean, ostegunean, hasiko da, 18:45etan Elena Bertuzzi antropologo eta film egilearen "Sous la jupe des filles" filmaren proiekzioarekin.
Maiatzaren 31ean, "Ikerleei hitza" eman da hiru paneletan arlokatuak: 1. panela, pastoralak, atzo eta gaur. 2 panela, emazteak eta plaza eta 3. panela, kabalkadak eta libertimenduak.
Honetan, Iparraldeko administrazioko, Eloise Durand antropologoak, bere tesia lanean oinarrituz «Neska taldeetako kantaria eszenen erdian: boza, rola, adina eta posizio soziala» aipagai izango ditu 2. panelean.
Azkenenik 18:30etik aurrera "Gaurko eragileei hitza" lemapean antolatuko da mahai-inguru bat. Honetan Eusko Ikaskuntzak Baionako Gaubeltzaren arira eramaten duen dinamika aipatzeko parada izango du. Peio Berterretche (Antzerkilaria, taula zuzendaria eta irakaslea), Maite Davant (errejenta), Patxi Amulet (Angeluarrak elkarteko kidea, Bilaka Kolektiboan musikaria), Otxanda Queheille (Barkoxeko pastoralaren parte hartzailea) eta Oihana Galé Zamponik (Eusko Ikaskuntzako langilea) parte hartuko dute eztabaidan.
