"Euskal Diaspora Artisten begiradan" erakusketa

Berri korporatiboak

2016/03/22

"Euskal Diaspora Artisten begiradan" erakusketa

Baionako Euskal Museoan aurkeztutako eta apirilaren 10a arte ikusgai den erakusketa arrakastatsuak, berrehun bat pertsona bildu ditu dagoeneko bere estreinaldian.

Urtebete da Eusko Ikaskuntzaren Iparraldeko bulegoak "Arteak eta Euskal diaspora" proiektua lantzen duela. Proiektu horretatik, duela gutti iragan den nazioarteko kolokio bat eta arte garaikide erakusketa bat antolatua izan da. Lehen aldiko gogoeta bat eramana dela arteen eta Euskal emigrazioaren arteko problematikaren inguruan eta beraz Euskal Herriko historia aberasteko aukera emana izan da manera berri honen bitartez. 

Nazioarteko kolokioak ehun bat parte hartzaile bildu ditu aditu zonbaitzuen inguruan otsailaren 25ean ostegunarekin Baionako Euskal Museoan eta otsailaren 26an ostiralarekin Donostiako San Telmo museoan. Baionako Euskal Museoan aurkeztutako eta apirilaren 10a arte ikusgai den erakusketa arrakastatsua izan da ere, berrehun bat pertsona bildu bait ditu bere estreinaldian. Lau hizkuntzetan (euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelesa) argitaratutako katalogo batek erakusketa hori osatzen du, azken hori zazpi probintzietan aurkeztua izanen delarik eta, aztertzen ari da ere zortzigarren probintzian egitea. 

Erakusketaren katalogoa salgai da Baionako Euskal Museoan eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzan, 15 eurotan. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp