Euskal gastronomia Eusko Folklore Urtekariaren ardatz

Berri korporatiboak

2023/01/17

Euskal gastronomia Eusko Folklore Urtekariaren ardatz

Euskal gastronomia eta elikagaiak: kultura, praktikak eta eraldaketa gaia ardatz hartu du oraingo honetan Eusko Folklore Urtekariak.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak kaleratzen duen Eusko Folklore Urtekariaren 56. zenbakia 2021-2022 urteen artean osatu da eta 2022ko abenduan ikusi zuen argia. Lanaren ekoizpenerako erreferentziazko erakunde zein norbanakoen parte hartzea bermatu nahi izan du. Abel Ariznabarreta Zubero aldizkariko zuzendariak gaia aukeratu izanaz aipatzen du, "Aski ezaguna da, ia topiko bihurtzeraino, nazioartean euskal gastronomiari ematen zaion aitortza handia. Hala ere, ez dira asko, gure artean, ikuspegi antropologikotik gaiari eskaini zaizkion ikerlanak. Hori guztia kontuan hartuta nahi izan dugu Eusko Folklore Urtekariaren 56.ale honen gai monografikoa euskal gastronomia izan dadin.

Alderdi ezberdinetako ikuspuntuak jasoz, hauek dira 56. zenbakian irakur daitezkeen artikuluak: Euskal gastronomia: historian zehar gaur egun arte izan duen eraldaketa (Naiara Martinez Perez. EHUko Erizaintza Saila); Kultura jan eta edatea, elikagaien antropologiatik (Josu Ozaita Azpiroz. Antropologoa); Elikagaien ekoizpena eta euskal kulturaren irudikapena: sagardoa eta txokolatearen kasuak (Miren Urquijo Arregui / Margaret Bullen. EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila); Euskal Gastronomia: lankidetza eta bikaintasuna, 360 graduko ikuspegitik (Joxe Mari Aizega Zubillaga. Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia); Ovejas y pastores en el Goierri guipuzcoano (Juan Manuel Garmendia Otegui. Euskal Gastronomia Akademiako idazkaria); Bendejerak sorotik plazara. Liburu aipamena (Akaitze Kamiruaga Garitaonaindia. Labayru Fundazioa).

Bestalde, eta liburua borobiltzeko 2020ko Barandiaran Ikerketa Bekaren emaitzaren laburpena jasotzen da ekarpenetan: Historiaurre Hurbila arku atlantikoan giza aztarnen zuzeneko datazioen bidez (Miriam Cubas Morera / Izaro Quevedo Semperena / Urko Santamaria Diaz / Ángel Armendariz Gutiérrez / Jesus Tapia Sagarna / Asier Gómez-Olivencia).

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp