Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen. Bateratze-foroa

Proiektuak

2024/06/19

Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen. Bateratze-foroa

Elkarlanerako lan-lerro estrategikoak eta proposamenak landu dira, beharko dituzten ezagutzak, aliantzak eta eraiki beharreko harreman motak definituz.

Euskal Herriko jendartearen eta lurraldearen kohesioari nola bide eman hezkuntzatik galdera nagusiari erantzuteko, oinarri sendoak eskaini dituzte foroan bildutako 40 pertsonek.

Hezkuntza-etapaka (Haur Hezkuntza-Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza-Batxilergoa, Lanbide Heziketa, Unibertsitatea-Goi Maila), elkarlan-bektore posibleak eztabaidatu, aukeratu eta horiei lotutako proposamenak aztertu ziren lan-ildo estrategikoak definitzeko eta lurraldetasunean oinarritutako proiektuak izateko aurrera-pausuak emanez.

Prozesuan zehar identifikatutako ideia estrategikoak elkarlan-bektore posibleen arabera sailkatuta aurkeztu ziren. Elkarlan-bektoreek konpondu beharreko arazo bat gordetzen dute. Horiei erantzuna emateko estrategiak, elkarlanerako lan-ildoak eta berauek aurrera eramateko beharko dituzten baldintzen eta ezagutzen definizio zedarritu ziren. Bilatzen genuen zehaztapenak hiru premisen inguruan eraiki ziren: estrategikoa, eraginkorra eta egingarria.

Horretaz gain, lurraldetasunaren ikuspegi batetik, hezkuntza eta kohesioaren marko interpretatiboan sakondu genuen ere. Orain arteko prozesu partehartzailetik eratorritako gakoak aurkeztu genituen eta balidazio ariketa burutu genuen kontzeptualizaziorako adostasun mailak eta azpimarrak jasoz.

Euskal Hezkuntza Sistema: etorkizuna elkarrekin lantzen. Bateratze-foroa

Jasotako emaitzak prozesuko partaideekin kontrastatuko dira behin-betiko emaitza adostuak lortzeko. Azken emaitza hauek izango dira Eusko Ikaskuntzaren XIX Kongresuan aurkeztuko direnak.

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp