Hamar orduko iraupena izango duen internet bidezko ikastaroa.
Euskal Herriko industriak Gerra Zibilean eta gerraostean izan zuen lekua ezagutzera emateko MOOC (Internet bidezko ikastaro ireki eta masiboak) formatuko 10 ordutako ikastaroa antolatu dugu, Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartearekin batera. Hauxek dira ikastaroaren helburuak:
- Gerra Zibilean eta gerraostean industriak eguneko bizimoduan izan zuen egitekoa ezagutzera eman,
- Militarizazioak enpresaburu eta langileengan izan zituen ondorio politikoak eta lan alorrekoak azaldu
- Emakumeak industria militarizatuan izan zuen zeregina eta gerra amaitu osteko emakume ereduaren bilakaera aurkeztu
Ikastaroaren hasiera data 2017ko abenduaren 18koa da, espainieraz eta dohainik.
Ikastaroaren xehetasun guztiak hemen topatuko dituzue: Euskal industria Espainiako gerra zibilean
Zuen gustokoa izatea espero dugu, bisitatzera anima zaitezte!!!