Euskal Lurraldeen Kohesioa eta Elkarkidetza Eraikitzen: herritarren parte-hartzea bideratzen

Proiektuak

2017/05/22

Euskal Lurraldeen Kohesioa eta Elkarkidetza Eraikitzen: herritarren parte-hartzea bideratzen

Euskal lurraldeen kohesioaren inguruan elkarrizketarako leiho bereziak ireki dira herritarren parte-hartzeari zuzenduak.

“Kohesioa eta Elkarkidetza: Euskal Herriko lurralde(ar)en liburu zuria” proiektuak bide luzea egin du, metodologia kolaboratiboa eta metatzailea aplikatzen euskal lurraldeen kohesioa eta bizikidetzaren inguruan ikuspegi desberdinak jasoz. Bigarren fase honetan, proiektua aberastu nahi du eragile berrien ekarpenekin. Horrela, aurkezpen saioak gauzatuko dira, ideia berriak jasotzera irekiak izango direnak: maiatzaren 29an izango da lehenengo hitzordua Iruñean, bigarrena Baionan gauzatuko da ekainaren 1ean, eta hirugarrena, Vitoria-Gasteiz ospatuko da ekainaren 5ean.

GIZARTE FOROA eta HERRITAREN PARTAIDETZARAKO LEIHOA

Aurreko fasetan jasotako lurraldea eta lurraldetasunaren “zoru komuna” osatu dezaketen ideia eta kontzeptu gakoak kontrastera eramango ditugu. Batetik, gizarte eragileak eta akademia ekainaren 17an ospatuko den foro batean bilduko ditugu eta, bestetik, herritar guztiek izango dute aukera irekiko dugun on-line bidezko parte-hartzean (laster jakinaraziko da nola parte hartu daitekeen azken honetan).

UDAKO IKASTAROA

KOHESIOA ETA BIZIKIDETZA ERAIKITZEN: EUSKAL LURRALDEAK ETA LURRALDETASUNA XXI. MENDEAN (Irailak, 13, 14, 15)

Ikastaro honetan lurraldetasunaren interpretaziorako jasotako kontzeptuen “zoru komuna” eta bide irekien aurkezpena eta hausnarketa bideratzea nahi dugu. Era berean, Euskal herriko lurraldeetan sortutako ezagutza, nazioarteko komunitate sozial eta akademikoarekin nahi dugu kontrastean jarri mundu mailan gertatzen ari diren hausnarketa, proposamen eta esperientzietatik ikasiz.

Lotura honetan egitaraua ezagutzeko eta matrikulatzeko aukera duzu. Gainera, maiatza bukatu baino lehen izena ematen baduzu tarifa murriztuaz baliatzeko aukera izango duzu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp