Berri korporatiboak

2007/02/05

Euskal nortasuna eta kultura XXI. mende hasieran

Zein da XXI. mende hasierako nortasuna eta kulturaren egoera? Zer da eta nolakoa da, hiritarren arabera, euskal nortasuna? Zein kontzeptu eta eduki lotzen ditugu euskal kulturarekin? Zein puntutaraino identifikatzen dute beren burua euskal herritarrek nortasun eta kultura horrekin? "EUSKAL NORTASUNA ETA KULTURA XXI. MENDE HASIERAN" ikerketa galdera horiei erantzuten saiatzen da.

Metodologia zorrotz baten bidez, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Kultur Erakundearen ikerlari talde batek Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroako Foru Komunitate eta Akitanian lan egin du, kulturaren aldetik euskaldunak diren lurraldeetako biztanleen ikuspuntuak ikertzen.

Eusko Ikaskuntzak liburu eta cd-romean argitaratutako ikerketa honek lurralde bakoitzeko emaitzak eskaintzen ditu eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko datuak alderatzen ditu.

Nortasun konplexu eta egitura ezaugarri sendorik ez duen euskal gizarteak dituen erronka eta aukerak azpimarratu nahi ditu ikerketa honek. Lanaren ondorioetan esaten da kulturak oinarri eta bide berriak proposatzen dituela, eta hauei esker, orain arte garapena mugatu duten dinamikak gaindi daitezkeela.

Proiektu honek Akitania-Euskadi Programaren diru laguntza jaso du eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Sailaren Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzaren babes teknikoa izan du.

[PDF-a deskargatu]

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp