Berri korporatiboak

2007/02/07

Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran ikerketa lana aurkeztuko da

Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran2007ko otsailaren 7an, asteazkena, goizeko 10:15etan, Eusko Ikaskuntzaren Iruñeako egoitzan Euskal nortasuna eta kultura XXI. mendearen hasieran ikerketa lana aurkeztuko da. Zenbait urtetan zehar, Eusko Ikaskuntza eta Euskal Kultur Erakundea Euskal Herriko lurralde guztietako nortasun eta kulturaren inguruko pertzepzio, iritzi eta jarrerak aztertzen aritu dira. Zein da XXI. mende hasierako identitate eta kulturaren egoera? Zer da eta nolakoa da, hiritarren arabera, euskal identitatea? Zein kontzeptu eta eduki lotzen ditugu euskal kulturarekin? Zein puntutaraino identifikatzen dute beren burua euskal herritarrek identitate eta kultura horrekin? "EUSKAL IDENTITATEA ETA KULTURA XXI. MENDE HASIERAN" ikerketa galdera horiei erantzuten saiatzen da. Metodologia zorrotz baten bidez, Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Kultur Erakundearen ikerlari talde batek Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroako Foru Komunitate eta Akitanian lan egin du, kulturaren aldetik euskaldunak diren lurraldeetako biztanleen ikuspuntuak ikertzen. Eusko Ikaskuntzak liburu eta cd-romean argitaratutako ikerketa honek lurralde bakoitzeko emaitzak eskaintzen ditu eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroa eta Iparraldeko datuak alderatzen ditu. Prentsaurrekoan parte hartuko dute: Erramun Bachoc edo Teresa Lekunberri, egileak eta Euskal Kultur Erankundekoak, Iñaki Martinez de Luna Proiektuaren Arduradun Teknikoa, Roldan Jimeno, egilea, Sixto Jimenez, Nafarroako Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea, Peio Ayerdi, Universidad Pública de Navarra-tik.

>> gehiago ikusi

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp