Euskara bultzatzeko eredu berria

Gure bazkideak

2022/02/18

Euskara bultzatzeko eredu berria

Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko lanetatik abiatuta, euskara biziberritzeko eredu berri bat prestatu da.

2016. urtean, Eusko Ikaskuntzak “Euskararen etorkizuneko eszenarioak elkarrekin eraikitzen (e5)” proiektuari ekin zion. Proiektu horren ondorioek bi urte geroago Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuko Liburu Zuria osatu zuten. Helburu nagusiak ziren euskararen aldeko mugimenduaren etapa berri bat sortzea eta, horretarako, indarberritze-prozesu horretarako interpretazio-esparru berritua prestatzea.

Proiektuaren zuzendari zientifikoak, José Ignacio Marko Juanikorenak, eta kideak diren Jone Goirigolzarri Garaizarrekin eta Ibon Manterola Garaterekin batera artikulu interesgarria argitaratu dute Fontes linguae vasconum aldizkariaren 132. zenbakian. “e5: euskararen garapenerako marko interpretatibo berria” izenburupean. Euskara mikromailan suspertzeko KOHiKoGa eredu berriaren (hizkuntza-komunitatearen garapenaren akronimoa, komunitatearen kapitalen arabera) oinarri metodologikoak aurkezten dituzte bertan.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp