Euskaraldia Eusko Ikaskuntzan

Berri korporatiboak

2020/11/17

Euskaraldia Eusko Ikaskuntzan

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den ariketa kolektiboan parte hartzen dugu Eusko Ikaskuntzako Kontseilu Errektoreko kideak eta langileak.

Eusko Ikaskuntzak euskararekiko duen atxikimendua berezkoa bada ere, Kontseilu Errektoreko kideak eta langileak euskararekiko gure konpromisoa berretsi dugu ariketa sozial honetan parte hartuz. Halaber, euskararekiko gure konpromisoa adierazteaz gain, euskararekiko jokabide ireki eta jarraitzailea adierazi nahi dugu.

Euskaraldia, gure hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala, euskararen erabilera bultzatzeaz gain, gure hizkuntza ohituretan konplizitatea sortzea bilatzen du. Ariketa kolektibo honetan ahobizi zein belarriprestek figurak dute protagonismoa.

Gaur egun oso zabalduta dagoen Euskararen Egunaren baitan egiten da ariketa,  azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Kontseilu Errektoreko kideak eta langileak ahobizi eta belarriprest txapak jantzi ditugu eta bost hiriburuetako bulego bakoitzean identifikatu ditugun ariguneetan euskararen erabilera bultzatzen jarraituko dugu.

Eusko Ikaskuntzak euskararen eremuan urrats eta ekarpen esanguratsuak eman eta bultzatu ditu, ariketa honetan parte hartzen lan horretan jarraitzeko konpromisoa adierazten du.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp