Aurtengoa laugarren edizioa izan da eta 2025eko maiatzaren 15etik 25era egin da (11 egun), euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin.
Ariketa honetan murgildu diren pertsona guztiek euskararen erabilera areagotzea bilatu dute. Abiapuntua euskaraz ulertzen duten pertsonen hizkuntza ohiturak aldatzea izan da (euskararen mesedetan).
Horretarako 11 eguneko ariketa sozial masibo hau antolatu da Euskal Herri osoan zehar osatzen diren herri batzordeei esker.
Eusko Ikaskuntzak bat egin du 2025eko Euskaraldiarekin, bere lurralde-bulego guztietatik.
