Euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren egoera gaur egun

Podcast

2022/12/04

Euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren egoera gaur egun

Euskadi Irratia. Amarauna

Euskararen Nazioarteko eguna Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949. urtean, “euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko egun “ gisa, abenduaren 3an, hain zuzen ere, Xabierko Frantziskoren heriotzaren egunaren omenez. Kondairak dionez, fraideak azken hatsa eman zuelarik xuxurlaka ama-hizkuntzan aritu baitzen, euskaraz. Programan gainera ez gara Nafarroatik asko urrunduko. Aranguren herrian, kristo aurreko lehenengo mendean, brontzezko apaingarri batean, euskararen hastapeneko hizkuntzan lehen hitz idatzia azaldu da, Aranzadiren eskutik. Euskara eta euskal kultura iritsi dira, beraz, ordutik hona. Baina, zein da euskararen eta euskal kulturaren transmisioaren egoera gaur egungo testuinguru eleanitzean? 

Bada, Eusko Ikaskuntzak pasa den urrian Eleaniztasuna eta kulturartekotasuna, euskara eta euskal kulturaren transmisioa. Nola integratu plan integral batean? Esperientziak eta praktikak jardunaldiak antolatu zituen. Bertan parte hartu zuten Amets Aranguren eta Ion Celestinok eta Amaraunera gonbidatu ditugu beraien esperientziaz hitz egiteko. Gazteak dira, nafarrak, eta euskaraz egiten dute sinisten duten hori. 

Oír el podcast >>

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp