Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrena

Berri korporatiboak

2024/10/28

Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrena

Aurten, Euskararen Nazioarteko Egunaren aldarrikapenaren 75 urte beteko dira eta Baionan antolatutako ekitaldi berezi batean gogoratuko da.

Datorren azaroaren 26 ean Baionako herriko etxeko saloi handian Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrena antolatu da.

Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna Biarritzen sortu zuen, 1949ean, eta berriz Lapurdin gogora ekarriko da urteurrena, Baionan antolatutako ekitaldi berezi batekin.

Ekitaldi instituzional batekin hasiko da saioa goizeko 10etan. Eta ondotik, euskalgintzako eragileak bilduko dituen mahai inguru bat antolatuko da.
 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp