Euskarari eta herriko erakundeei babesa

Berri korporatiboak

2016/11/15

Euskarari eta herriko erakundeei babesa

Eusko Ikaskuntza, Euskal Herriko erakunde gakoa izanik, lurraldean garrantsitzuak diren hainbat ekitaldietan parte hartu du azkenengo bi hilabeteetan.

Irailean hasitako dinamikari jarraikiz, Euskal Herrian dauden unibertsitate nagusien irekiera ekitaldian parte hartu zuen Eusko Ikaskuntzaren ordezkaritzak eta horrela, irailaren 29an  UEUren ikasturte hasiera ekitaldian egon zen eta egun bat beranduago Nafarroako Tecnun-en gauza bera egin izan zuen.

Ondoren, urrian zehar euskarari bultzada emateko antolatutako Kilometroak eta Nafarroa Oinez festetan, urriaren 2 eta 19an, parte hartzerik izan zuen, beste behin ere, publikoki argi azalduz euskararekiko duen konpromisoa eta ematen dion babesa. 

Jarraian, urriko 21ean,  Eusko Legebiltzarraren eratze bilkurara gonbidatuta izan zen, Euskal Autonomi Elkartean legegintzarako ahalbidea duen organurik gorenenari gertutik jarraituz. 

Urriko agendari itxiera emanez, Eusko Ikaskuntzaren Kontseilu Errektorea Arabako Foru Aldundian izan zen urriaren 25ean. Bertan Igone Martínez de Lunak, Arabako Foru Aldundiko euskara, kultura eta kirola diputatuak anfitrioi lanak egin zituen, erakundearen Kontseilu Errektoreko beste kideei harrera eginez. Topaketa horrek Eusko Ikaskuntzaren izaera eta balioen beste erakusgarria izan zuen, jatorritik mantendu izan duen lurraldetasun-aniztasuna, Arabako honekin euskal lurraldeetatik ibiltaritzari heldu baitzion berriro. Halaber, erakundeak gobernu erakundeekin harreman estua mantentzearen konpromezu eta arduraren adierazgarria izan zen, lurralde bakoitzaren giza-errealitatera gerturatzeko pausu bat gehiago gerturatuz.  

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp